- Terrorismo ekintzengatiko pentsioak
- Giza Immunoeskasiaren Birusak jota dauden pertsonek jasotzen dituzten mota guztietako laguntzak. Laguntza horiek maiatzaren 28ko 9/1993 Errege Dekretu Legean zehaztu ziren.
- Gerra Zibilean (1936 1939) edo haren ondorioz lesioak edo elbarritasunak pairatu zituztenen aldeko pentsioak, izan Klase Pasiboetako Erregimenak sortutakoak edo izan gai horri lotutako legedi bereziak zehaztutakoak.
- Ezintasun edo elbarritasun iraunkorreko pentsioak Klase Pasiboetako Erregimenean, betiere, pentsio horiek eragin zituzten lesioen edo gaixotasunaren ondorioz pentsioaren jasotzailea ezgaitua geratu bazen lanbidea edo ogibidea izateko.
- Umezurtz pentsioak
- Kalte-ordainak espetxeratuta igaro den denboragatik Amnistiari buruzko urriaren 15eko 46/1977 Legean xedatutako kasuetan.
PFEZaren kasuan, zerbitzurako ezinduak edo elbarriak direlako erretiro pentsioa onartu zaien klase pasiboetako pentsiodunek % 33ko edo goragoko elbarritasuna dutela jotzen da. Hala, bada, ez dute haien elbarritasun maila frogatu behar Zaharren eta Gizarte Zerbitzuen Espainiako Erakundea edo dagokion autonomia erkidegoko organo eskudunaren ziurtagiriaren bidez.
Kalkulatu zure atxikipenak on line