ATZERAPENAK ETA ITZULERAK
La
Klase Pasiboen Erregimeneko eta gerra zibiletik eratorritako legeria bereziaren prestazioen ondorio ekonomikoen aitorpenaren gehienezko atzeraeragina hiru hilabetekoa izango da, eskera aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik.
Hala eta guztiz ere, behar ez bezala jasotako edozein prestazioren itzuleraren preskripzio epea lau urtekoa izango da.
ORDAINTZEKO SISTEMA
Estatuko Klase Pasiboen
pentsioak eta prestazioak pentsionistak berak adierazten duen eta bere izenean —bakarka nahiz beste norbaitekin batera— dagoen
kontu korronte nahiz libretarako transferentzia bidez baino ez dira ordaintzen. Finantza Erakundeak Espainian edo atzerrian egon beharko du, pentsionistaren bizilekua zein den.
Dena dela, 2010eko apirilaren 1a baino lehenago eskatutako eta Klase Pasiboetarako gaituaren bidez jasotzen diren Klase Pasiboen prestazioak sistema horren bitartez kobratzen segitu ahal izango dira. Kasu horietan, Administrazioak Klase Pasiboen pentsioengatik egiten dizkion diru-sarreren zenbateko osoa ordaindu beharko dio pentsionistari, bere esku-hartze profesionalagatik inolako komisio, kudeaketa-gastu nahiz eratorritako zergarik kargatu edo deskontatu gabe. Kontzeptu horiei dagozkien kopuruak pentsionistak haien zenbatekoa jakin ondoren ordainduko dizkio gaituari, beti ere bien artean lehenago adostuaren arabera.
OHIKO ETA APARTEKO HILEKO ORDAINKETAK
Klase Pasiboen pentsioak burututako hilabeteko epeka sortzen dira, eta 14 ordainketatan ordaintzen dira, ohiko 12tan eta aparteko 2tan, hain zuzen.
-
Ohiko hileko ordainketak osorik ordaintzen dira, eskubidea iraungitzen den hilabeteari dagokiena barne.
-
Aparteko hileko ordainketak ekainaren eta abenduaren 1ean sortzen dira, eta hilabete horietako ohiko hilekoekin batera ordaintzen dira. Haien zenbatekoa ohikoena bera da, bi kasu hauetan izan ezik:
- Pentsioa ondorio ekonomikoak izaten hasi zen egunetik nahiz hura birgaitu zenetik
lehen aparteko ordainketa: Lehen balio-egun hartatik hurrengo maiatzaren 31ra nahiz azaroaren 30era bitarte dagoen hilabete bakoitzeko 1/6 bat ordainduko da.
- Azken aparteko ordainketa, pentsionistaren heriotzagatik nahiz hartarako eskubidea galtzeagatik: heriotza edo eskubide-galera gertatzen den hilaren lehen egunean sortzen da, eta azken ohiko hilekoarekin batera ordaintzen zaio, sortutako baina kobratu gabeko hartzeko moduan, pentsionistari berari nahiz eskubide zibileko haren oinordekoei, ordainketaren sortzapen-egunaren eta aurreko maiatzaren 31 edo azaroaren 30aren bitartean dagoen hilabete bakoitzeko 1/6.
ATZERRIAN BIZI DIREN PENTSIODUNAK
Atzerrian bizi diren pentsiodunek non bizi diren frogatuko dute, aitortua duten pentsioa jasotzen jarraitzeko, kontsulatuko erregistro zibileko arduradunaren dagokion ziurtagiriaren bidez.
Non bizi den frogatzen duen jatorrizko agiria urteko lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko da. Epe hori iragan eta agiri hori jaso ez bada, pentsioari baja emango zaio urte horretako martxoaren 31tik aurrera.