Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Txartel Sozial Digitala

Txartel Sozial Digitala 2018. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen ehun eta berrogeita batgarren xedapen gehigarriaren bidez sortu zen informazio-sistema da. Bere helburua administrazio publikoek bultzatzen dituzten babes sozialerako politikak hobetzea eta koordinatzea da.

Informazio-sistema horrek Estatuko Administrazio Orokorrak, Autonomia-erkidegoek, tokiko erakundeek, eta beste erakunde batzuek kudeatzen dituzten eta hiritarrek jasotzen dituzten prestazio sozial publikoak biltzen ditu.

Sistemaren bidez, interesdunari dagokion pertsonei edo familiei zuzendutako prestazio sozialei edo laguntza ekonomikoei buruzko informazio guztia ikus daiteke.

Gizarte Segurantzaren Antolaketarako Zuzendaritza Nagusia txartel sozial digitalari informazioa elektronikoki jakinarazten dion erakunde bat da.Horren ondorioz,Klase Pasiboen Erregimeneko pentsioei dagokien informazioa ere aipatutako sisteman dago.

Txartel sozial digitalak eskaintzen dituen aukeren artean, Klase Pasiboen pentsioa jasotzen ari zarela egiaztatzen duen dokumentua eskatzeko aukera daukazu.

Aplikazioa mugikorrean deskarga dezakezu “Google Play” edo “App Store” denden bitartez, eta TARJETA SOCIAL DIGITAL aplikazioa deskargatuz.

Tarjeta Social Universal

Sartu ahal izateko, aplikazioak NANa eta “Cl@ve sistemak” sortu duen PIN kodea eskatuko dizkizu. Izena eman ez baduzu, alta egin behar duzu aldez aurretik hemen: www.clave.gob.es

TARJETA SOCIAL DIGITAL aplikazioan sartzen zarenean, dokumentu bat sortzeko aukera izango duzu, TSD dokumentua; horretan interesdunak jasotzen dituen prestazioak agertzen dira. Mugikorrean deskargatu ahal izango duzu beti zurekin eramateko eta behar duzunean pentsioduna zarela egiaztatu ahal izateko.

TSUniversal.jpg