2024ko diru-laguntza osagarriak
Osagarri ekonomikoak ez dira bateragarriak pentsiodunak jasotzen dituen lanaren etekinekin, norbere zein besteren kontura lan egiten duenean, edota jasotzen duen kapitalarekin, edo horien ordez jasotzen duen beste edozein etekinarekin (gainbalioak edo ondare-mozkinak, besteak beste), jasotzen duen zenbatekoa, guztira, osatuko den pentsioa izan ezik,
2024an 8.942,00 euro/urte baino gehiagokoa bada.
Minimoak osatzeko diru-laguntzen efektuak atzeraeraginezko efektua du 2023ko urtarrilaren 1era edo pentsioa indarrean sartu den datara, data hori urtarrilaren 1a baino beranduagokoa bada.
2024ko ekitaldian bermatutako hileko zenbateko minimoak pentsio-motaren arabera.
Pentsio-mota | Zenbatekoa (€/hil) |
---|
Erretiroa, ezkontidea bere kargu | 1.033,30 |
Erretiroa, ezkontiderik ez bere kargu: pertsona bakarreko unitate ekonomikoa | 825,20 |
Erretiroa, ezkontidearekin baina ez dagoena bere kargu | 783,30 |
Alarguntza | 825,20 |
Bestelako familiartekoak* | 804,40/n |
*Zenbait onuradun baleude, kopuru hori onuradunen artean zatitu ondoren lortutako emaitza izango litzateke banako pentsioaren zenbatekoa; onuradun bakoitzeko 252,40 €/hileko izango da bermatutako Gutxieneko zenbatekoa, edo 496,20 €/hileko %65eko minusbaliotasuna duen 18 urtetik beherako zurtzen kasuan.
MINIMOEN OSAGARRIEN ESKABIDEA:
Jasotzen den pentsioa edo pentsio publikoen batura, errebalorizazioa aplikatutakoan, gutxieneko horiek baino txikiagoa bada,
onuradunak eskatuz gero, osagarri ekonomikoa eskaini ahal izango da, pentsio mota bakoitzarentzat adierazitako gutxieneko zenbatekora heldu ahal izateko.