Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeek pentsio publikoen zenbateko maximo bat finkatzen dute urtero eta onuradun bakar batek jasotako pentsioak edo pentsio publikoen baturak
ezin du gainditu zenbateko maximo hori.
Muga horretatik salbuetsita dauden pentsio bakarrak terrorismo-ekintzengatik jasotako pentsioak eta "Balioezintasun Handia”-gatik administrazio-mutualitateek (MUFACE, MUGEJU eta ISFAS) edo Gizarte Segurantzak emandako prestazio osagarriak (pentsioaren % 50) dira.
2022 ean muga-zenbateko hori
hilean guztira
2.819,18 eurokoa izango da titularrak urtean 14 soldata jasotzeko eskubidea duenean edo, bestela,
urtean guztira
39.468,52 eurokoa.