Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Diru hori jasotzeko bateragarritasuna eta bateraezintasuna

DIRU HORI JASOTZEKO BATERAGARRITASUNA

35/1995 Legearen 5. artikuluaren arabera, onuradunek jasotzen dituzten pentsio publikoak diru-laguntzekin bateragarriak dira. Horrez gain, aldi berean honako hauek jasotzeko eskubidea izan liteke:

  • Aldi baterako ezintasunari eta ezintasun iraunkorrari dagozkien laguntzak.
  • Sexu askatasunaren aurkako delituen ondorioz sortutako tratamendu terapeutikoaren gastuei dagozkien laguntzak eta aldi baterako ezintasunari eta ezintasun iraunkorrari dagozkien laguntzak.

DIRU HORI JASOTZEKO BATERAEZINTASUNA

Hala ere 35/1995 Legearen 5. artikuluan eta aplikagarria den Arautegiaren 19. artikuluan ezartzen da laguntzak jasotzea ez dela honako hauekin bateragarria izango:

  • Delituak eragindako kalte galeren ordaina, epaiak zehaztua. Delituaren erantzuleak kaudimen gabezi partziala duenean, epaiak zehazten duen kalte galeren ordainaren zati bat baino jasotzen ez bada, laguntza osoa edo haren zati bat jasoko da; betiere —hartu den kalte galeren ordainaren zatia aintzat hartuta— ebazpen judizialean ezartzen den zenbatekoa gainditu gabe.
  • Aseguru pribatuen kalte galeren ordaina eta laguntza ekonomikoa: Epaian zehazten den kalte galeren ordainaren zenbatekoa aseguruak ordaintzen duena baino handiagoa denean, laguntzaren zati bat jasoko da; betiere, epaian zehazten den zenbatekoa gainditu gabe.
  • Aldi baterako ezintasunari dagozkion laguntzak, hau da, egoera horri dagokion diru laguntza, Gizarte Segurantzaren erregimen publikoan.
  • Talde armatuen eta elementu terroristen biktimen kalte ordainak. Horiek, legedi espezifikoaren arabera onartuko dira.