Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Laguntza Motak

Pensiones y Prestaciones
  • Lesioak edo kalte larriak osasunean
  • Heriotza gertatzen denean
  • Sexu-askatasunaren aurkako delituak
  • Hileta-gastuak, heriotza, adingabea edo ezgaia izanez gero

1. ATALA OSASUNEAN LESIO EDO KALTE LARRIAK ERAGITEAGATIK

• Aldi baterako ezintasuna

Sei hilabete baino gehiagoko ezgaitasun-egoera sortzen denean, Eragin Anitzeko Errentaren Adierazle Publikoaren (IPREM) eguneroko bikoitza den laguntza jasotzeko eskubidea izango da ukitua egoera horretan dagoen bitartean, lehenengo sei hilabeteak igaro ondoren, eta, zenbait kasutan, gehienez ere 18 hilabeteko laguntza izango da, 30era luza daitekeena.

• Lesio baliogabetzaileak

Jasoko den zenbatekoa kalkulatzeko, gehienezko muga batzuei koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkie biktimaren egoera ekonomikoaren eta ekonomikoki haren mende dauden pertsonen kopuruaren arabera. Hauek dira gehieneko mugak, ezintasun-mailaren arabera:

  • Ezintasun iraunkor partziala edo % 33tik % 44ra bitarteko desgaitasuna: IPREMen 40 hileko.
  • Ezintasun iraunkor osoa edo % 45etik % 64ra bitarteko desgaitasuna: IPREMen 60 hileko.
  • Ezintasun iraunkor absolutua edo % 65etik gorako desgaitasuna: IPREMen 90 hileko.
  • Baliaezintasun handia edo % 75etik gorako desgaitasuna, hirugarren pertsona baten laguntzarekin: IPREMen 130 hileko.

2025. urtean, hau izango da IPREMaren hileko balioa:

  • 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera: 600 euro

2. HERIOTZA KASUETAN

Heriotza kasuetan, jaso beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, IPREMen 120 hileko, ezarritako koefiziente zuzentzaileak aplikatzen zaizkio, onuradunaren edo onuradunen diru-sarreren eta biktimaren mendeko pertsonen kopuruaren arabera. Hainbat onuradun biltzen direnean, laguntzaren zenbatekoa arau hauen arabera banatuko da:

  • Ezkontidea eta seme-alabak: laguntza bi zatitan banatuko da, zati bat ezkontideari eta bestea seme-alabei dagokielarik.
  • Seme-alabak: bakarrik badaude, laguntza zati berdinetan banatuko dute.
  • Onuradunak hildakoaren gurasoak, baldin badira, dagokien diru-kopurua zati berdinetan banatuko dute. Aitak bakarrik badu laguntza jasotzeko eskubidea, oso-osorik jasoko du.

Ukitua genero-indarkeriaren biktima bada 1/2004 Lege Organikoaren 23. artikuluaren arabera, edo sexu-indarkeriaren biktima bada 10/2022 Lege Organikoaren 37. artikuluaren arabera, aurreko apartatuetan ezarritakoaren arabera kalkulatutako laguntzaren zenbatekoa % 25 handituko da.

Hilez gero, laguntzari % 25 gehituko zaio seme-alaba adingabeentzat edo zaharragoentzat, judizialki laguntza-neurriak ezarri badira.

3. SEXU-ASKATASUNAREN ETA GENERO-INDARKERIAREN AURKAKO DELITUETAN

Biktimak bere osasun mentalean kalteak pairatzen dituenean, laguntzaren zenbatekoak, irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoak egindako aldaketaren arabera, pairatutako kalte-galeren konponketa ekonomikoa ordainduko du, eta honako kontzeptu hauek ebaluatu beharko dira, gutxienez:

a) Kalte fisiko eta mentala, duintasunari, minari, sufrimenduari eta larritasun emozionalari egindako kaltea barne.

b) Aukerak galtzea, hezkuntzarako, enplegurako eta gizarte-prestazioetarako aukerak barne.

c) Kalte materialak eta diru-sarreren galera, lortu gabeko irabazia barne.

d) Kalte soziala, familia edo komunitatea baztertzea barne.

e) Biktimak askatasunez aukeratutako tratamendu terapeutikoa, soziala, sexu-osasunekoa eta ugaltze-osasunekoa, erregelamendu bidez zehaztutako gehieneko zenbatekoan.

f) Ordaindu gabeko etxeko eta zaintzako jarduerak.

Ebaluazio hori eta laguntzaren zenbatekoaren kuantifikazioa ez dira oraindik erregelamendu bidez garatu. Beraz, ebaluazio hori egiten ez den bitartean, laguntzak izapidetuko dira arauaren aurreko idazketarekin bat etorriz, hau da, biktimak askatasunez hautatutako tratamendu terapeutikoaren gastuak ordainduko dira, gehienez ere IPREM adierazlearen bost hilekorekin.

4. HILETA-GASTUAK, ADINGABEA EDO EZGAIA HILEZ GERO

Delituaren ondorioz zuzenean hiltzen den adingabearen edo ezgaiaren gurasoek edo tutoreek eskubidea izango dute hileta-gastuak (beilatokia, garraioa, errausketa edo ehorzketa) ordaintzeko, gehienez ere IPREMen bost hileko kuotekin.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA EZ DA INOIZ IZANGO EPAIAN EZARRITAKO KALTE-ORDAINA BAINO HANDIAGOA