Koefiziente hori 1,5 izango da seme-alaba bakarra badago, eta 0,25 igoko da seme-alaba bakoitzeko, honela:
- Seme-alaba 1: 1,5 x IPREM (aurrerakina eskatu denean indarrean dagoena): 10.800€, eskaera egiten den urtean.
- 2 seme-alaba: 1,75 x IPREM: 12.600€, eskaera egiten den urtean.
- 3 seme-alaba: 2 x IPREM: 14.400€, eskaera egiten den urtean
- 4 seme-alaba: 2,25 x IPREM: 16.200€, eskaera egiten den urtean.
- horrela hurrenez hurren
2025. urtean, hau izango da IPREMen urteko balioa:
- 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera: 7.200,00 euro
Se computarán como rentas e ingresos de la unidad familiar desde el 01 de enero de 2025:
- Familia-unitateko kide guztien lan-etekinak; hau da, lanetik eratorritako diruzko edo gauzazko ordainsariak, gizarte-aurreikuspeneko erregimenek aitortutako prestazioak –baliabide publiko edo pribatuen kargura finantzatzen direnak– eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Legeak (PFEZ) lan-etekin gisa kalifikatutako gainerako etekinak. Ejemplo: Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera, Gizarteratzeko Errenta Aktiboa, Langabezia-prestazioa, etab.
- Famili unitateko kideren baten titulartasunekoak diren ondasun edo eskubideetatik datozen kapitalaren etekinak, hala dirutan nola gauzaz, baldin eta jarduera ekonomikoei atxikita ez badaude.Adibidez: banku-kontuetako interesak, akzioen edo bonu-kupoien dibidenduak, etab.
- Jarduera ekonomikoen ondoriozko etekinak, PFEZren Legeak aurreikusten duen eran zenbatuta.Adibidez: Autonomoen etekinak.
- Familia-unitateko kideen ondare irabazi eta galeren saldo garbia.Adibidez: Ondare-balioaren aldaketak.
Familia-unitatearen diru-sarreren urteko zenbaketarako, aurrerakina eskatzen den urte naturalean dituen edo ustez izango dituen diru-sarrerak hartuko dira kontuan, betiere zenbateko osoa kontuan hartuta.
Baliabide ekonomikoen muga eskatzaileak egiten duen familia-unitatearen errenta-aitorpenaren bidez egiaztatutzat joko da, organo eskudunak egiten dituen egiaztapenei kalterik egin gabe.
Aurrerakin horien ondorioetarako, honako hauek soilik hartuko dira familia-unitatetzat: aitak edo amak eta judizialki aitortutako eta ordaindu gabeko mantenu-eskubide baten titular diren seme-alaba adingabeek osatutakoa, betiere haien ardurapean badaude; eta adingabeek eta gurasoez bestelako pertsona fisikoak osatutakoa, baldin eta haien zaintza eta babespea esleituta badituzte.
Seme-alaba ezinduak pertsona bakarreko familia-unitatetzat hartuko dira (berezkoak diru-sarreratzat joko dira). Gainera, familia barruko zaintzarako prestazioak baztertuta geratuko dira errentak zenbatzetik.