Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Aurrerakinen ezaugarriak

Eskaera:

Aurrerakina onar dadin, adingabeko onuradunaren zaintza eta babespea esleitu zaion familia-unitateko kideak aurkeztu beharko du eskaera.

Ezintasunen bat duen adin nagusikoa bada eta judizialki ezgaitua ez badago, hark berak aurkeztu ahal izango du eskaera

Zenbatekoa:

 Onuradun bakoitzeko 100 euro hileko, salbu ebazpen judizialak hileko zenbateko txikiagoa ezartzen badu; kasu horretan ebazpen judizialak ezarritako zenbatekoa ordaindu beharko da.

  

Jasotzeko gehieneko epea:

18 hilabete, modu jarraituan edo modu ez jarraituan.

  

Eragin ekonomikoak:

eskatu eta hurrengo hileko lehenengo egunean.

  

Aurrerakinaren eskatzailea eta hartzailea:

adingabearen zaintza eta babespea esleitu zaion pertsonak jasoko du aurrerakina (amak edo aitak oro har), judizialki ezgaituta ez dagoen eta ezintasunen bat duen adin nagusikoa eta izan ezik, hala izanez gero hark jasoko luke.

  

Bateraezintasunak:

aurrerakina jasotzea ez da bateragarria izango izaera eta helburu bera duten eta Administrazio Publiko desberdinek onartutako bestelako prestazioak edo laguntzak jasotzearekin. Adin txikiko onuradunaren zaintza eta babespea duenak, bat aukeratu beharko du.

  

Aurrerakina jasoko duenaren betekizunak:

  • 30 eguneko epean jakinarazi beharko ditu aurrerakina jasotzeko eskubidea mantentzean edo aurrerakinaren zenbatekoan eragina izan dezaketen inguruabar guztiak.
  • Halaber, aurrerakina eman zenean izan ziren baldintzak egiaztatze aldera zehaztuko diren egiaztatze jardueren mende jarri beharko du.

Aurrerakinaren iraungipena:

  • Onuraduna adinez nagusi egiten denean.
  • 18 hileko ordainketa jasotzen dituenean.
  • Elikagaiak ordaintzera behartuta dagoenak borondatez edo indarrez ordainketa egiten duenean.
  • Onuraduna edo ordaintzera behartuta dagoena hiltzen denean.
  • Familia unitateko sarreren aldaketak direla eta baliabide ekonomikoen muga gainditzen denean.
  • Hala xedatuko duen ebazpen judiziala egiten denean.

  

Aurrerakina itzultzea:

Oker jaso egin diren aurrerakinak jaso dituenak itzuli beharko ditu, uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako prozeduraren arabera. Gizarte Segurantzaren Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak oker jaso egin den diru-kantitatea kitatuko du; horren zenbatekoa jakinaraziko du eta, jakinarazpena bidaltzean, dirua biltzeko borondatezko aldia hasiko du.

Estatua zuzenbide osoz subrogatuko da, interesdunari aurrerakinen zenbateko osoa eman arte, interesdunari elikagaiak ordaintzera behartuta dagoenaren aurrean laguntza ematen dioten eskubideetan.

Subrogazio horrek obligazioaren izaera aldatzen du: izaera publikoko izatera pasatzen da, eta Estatuak Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrean xedatutako moduan kobratuko du. Horregatik, beharrezkoa da ordaindu behar duenari aurrerakina onartzen duen ebazpena jakinaraztea, eta, gero, Estatuari zor dizkion diru kopuruen likidazioa gauzatu eta haren berri ematea. Diru kopuru hori Altxor Publikoan sartu beharko du; edo, bestela, Zergen Administraziorako Estatuaren Agentziak eskatuko dio gauzatze aldian, administrazioko premiamendu prozeduraren bitartez.