Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Onuradunak

Hauek izango dira Funtsaren aurrerakinen onuradunak:

  • Espainiako edo Europar Batasuneko Estatu kideren batekoak izanik Espainian bizi diren adin txikikoak (eta % 65eko edo gehiagoko ezgaitasuna duten adin nagusikoak), judizialki aitortutako eta ordaindu gabeko elikagaiak jasotzeko eskubidea dutenak.
  • Europar Batasunekoak ez diren adin txikiko atzerritarrak, judizialki aitortutako eta ordaindu gabeko elikagaiak jasotzeko eskubidea izanik, ondoko betekizun hauek betetzen dituztenak:
    • Legez Espainian bizi izatea, bost urtez gutxienez; urte horietatik bik aurrerakina eskatzen den dataren justu aurrekoak izan beharko dute. Bost urtetik beherakoentzat, egonaldi horiek haurraren zaintza eta babespea duenak bete beharko ditu. Hala ere, zaintza eta babespea duena espainiarra bada, nahikoa izango da adin txikikoa Espainian bizi dadila aurrerakina eskatzen denean, eta ez da aurreko egoitza aldirik egiaztatu beharko.
    • Beste Estatu batekoa izatea, alegia, nazioarteko itunetan, hitzarmenetan edo akordioetan xedatutakoarekin bat, edo isileko edo ageriko elkarrekikotasunari jarraikiz, bere lurraldean Espainiako aurrerakinen antzekoak onartuko dituen Estatukoa.