Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Clases Pasivas

Gudari ohi elbarriak

  • Ley 35/1980, de 26 de junio, sobre pensiones a los mutilados excombatientes de la zona republicana (B.O.E. 10/7/1980)

1.- Sortzaileak

Errepublikaren aldeko Espainiako soldadu ohiak, Errepublikaren Ordena Publikoko Indarretan eta Armadetan modu iraunkorrean edo aldi baterako parte hartu dutenak, eta kalte fisiko zein psikiko iraunkorrak eragin dieten gorputzeko lesioak jasan dituztenak, eta, 1936ko uztailaren 18tik 1939ko apirilaren 1a arte, zerbitzu bat ematean maila berean ezintasuna jasan dutenak sortutako edo larritutako gaixotasunak direla medio, edo aldi horretan gerra ekintzen eragin zuzena den gatibutasunak eragindakoak.

Soldadu ohi elbarriak honako modu honetan sailkatzen dira:

  • Gerrako elbarriak
  • Zerbitzua ematean elbarrituak
  • Zerbitzuagatik ezinduak

Horiez gain, gerrako elbarriak eta zerbitzua ematean elbarrituak, lesioak duen larritasun mailaren arabera, erabatekoak izan daitezke (100 puntutik gora), iraunkorrak (45 eta 100 punturen artean) eta baliagarriak (15 eta 44 artean).

Erabateko elbarriek eta elbarri iraunkorrek oinarrizko ordainketa jasotzeko eskubidea dute –soldadu ohiak baitira , bai eta elbarritasun pentsioa ere –jasandako elbarritasuna dela eta . Gainera, euren senideen aldeko pentsioak eragiten dituzte. Elbarri baliagarriek, ordea, elbarritasun pentsioa jasotzeko eskubidea baino ez dute. Zerbitzua ematean ezindutako gainerakoek oinarrizko ordainketa jasotzeko eskubidea dute, eta senideen aldeko pentsioak eragiten dituzte.

2.- Onuradunak

  • Kausatzaileak eurak.
  • Ezkontide alargunak, ezkontide ohiak edo izatezko bikoteak, eta 21 urte baino gutxiago dituzten umezurtzak edo adin hori baino gehiago dutenak eta 21 urte bete baino lehen edo eragilea hil egin aurretik hasita edozein lan egiteko ezinduta daudenak, edo gutxienez 45 puntutako balorazioa duten lesioak dituztenen gurasoak, betiere kasu bakoitzean aplika daitekeen Klase Pasiboen legedi orokorrak ezartzen dituen baldintzak eta betebeharrak betetzen badituzte.

3.- Pentsioen zenbatekoa

Pentsioen zenbatekoa desberdina izango da, sortzailea Indar eta Institutu Armatuetan profesional lana egin duen ala ez kontuan hartuta.

3.1 Baldin kausatzailea profesionala izan bazen.

A.Kausatzaileen alde:

i) Oinarrizko ordainketa: onartutako hirurtekoen eta enpleguaren soldataren % 100, martxoaren 6ko 6/1978 Errege Dekretu Legean edo urriaren 22ko 37/1984 Legearen I izenburuan ezarritakoaren arabera.

ii) Elbarritasun pentsioa: lesioen balioa kontuan izanda, onartutako enpleguaren soldataren % 100i dagokion ehunekoa aplikatuta kalkulatuko da.

B. Familiakoen alde:

Familiakoen aldeko pentsioak –alargun, umezurtz eta gurasoen aldeko pentsioak 1984ko abenduaren 31n indarrean jarritako klase pasiboen legedi nagusiaren arabera kalkulatuko dira, oinarri arautzaile gisa oinarrizko ordainketa hartuta.

Hala ere, alarguntza-pentsioen zenbatekoa ezin da izan Gizarte Segurantzako Sistemak 65 urte baino nagusiagoen alarguntza-pentsioetarako ezarri duen gutxieneko zenbatekoa baino txikiagoa. Zenbateko hori, 2022an, 721,70 €/hil da.

3.2 Baldin kausatzailea profesionala izan ez bazen.

A.Kausatzaileen alde:

i) Oinarrizko ordainsaria: dagozkion Estatuaren Aurrekontu Orokorreko Legeetan finkatzen da urtero. 2022an, oinarrizko ordainsaria 14.770,06 €-koa da urteko (12 soldata), edo 1.230,84 €-koa, hileko.

ii) Mutilazio-pentsioa: lesioen balorazioen arabera, Estatuko Aurrekontu Orokorren legeetan urtero ezarritako oinarri bati dagokion portzentajea aplikatuta kalkulatzen da. 2022 urtean, oinarria 5.476,53 € da (urte osokoa, 12 hileko ordainketatan), eta gerrako mutilatuen mutilazio-pentsioak, lesioen ondoriozko puntuazioaren arabera, hauek dira:

Punturen Hilean
15 eta 25 punturen arteko elbarritasuna: 45,64 €/mes
26 eta 44 punturen arteko elbarritasuna:111,09 €/mes
45 eta 65 punturen arteko elbarritasuna:91,28 €/mes
66 eta 74 punturen arteko elbarritasuna: 136,91 €/mes
75 eta 100 punturen arteko elbarritasuna: 182,55 €/mes
100 puntutik gorako elbarritasuna: 456,38 €/mes

eta zerbitzu-egintzan mutilatutakoen mutilazio-pentsioen balioak, lesioen ondoriozko puntuazioaren arabera, gerrako mutilatuentzat aipatutako zenbatekoen % 90 dira.

B. Familiakoen alde:

1996/1/1az geroztik, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeek pentsio horietarako ezarritako pentsioa Gizarte Segurantzak 65 urtetik gorako titularrentzat ezarritako gutxieneko alarguntza-pentsioaren berdina da. 2022an, 721,70 €/hil da.

2008/1/1az geroztik, ezinduak ez diren umezurtzen zurztasun-pentsioen balioa —1981etik eguneratu gabe daude— gainerako pentsio publikoen ehuneko berean igoko da. Haien zenbatekoa, 2022an, 167,79​ €/hil da.