Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Pentsioak kalkulatzea

a) Interesdunak ez badu pentsioa jasotzeko eskubidea lortzen (gabealdia betetzen ez duelako) Espainian egiaztatuta dituen zerbitzualdiekin —eta, hala badagokio, kotizazioekin—, baina Europar Batasuneko edo Europar Ekonomia Eremuko beste Estatu batzuetan egiaztatuak —gainjarri gabekoak— gehituta lortzen badu, dagokion prorrata temporis pentsioa adieraziko da.

Pentsio hori kalkulatzeko, lehenengoz, «Pentsio teorikoa» erabakiko da. Hori lortzeko, hipotetikoki kontuan hartzen dira Espainian eta beste Estatu batzuetan estalitako aldiak, Espainiako legediarekin bat etorriz bete izan balira bezala. Horren ondoren, «Pentsio teorikoa» hainbanatu egiten da, Espainian estalitako egun kopuruaren eta aseguru egun guztien kopuruaren (Espainian zein kanpoan) arteko erlazioaren arabera.

                                  Hainbanaketa pentsioa = Pentsio teorikoa  x  [ Espainian emandako egun Kopurua / Egunak guztira ]

b) Interesdunak Espainian pentsioa jasotzeko eskubidea badu  barruko pentsioa , asegurualdiak beste Estatu batean onartzen ez badira ere, bi kalkulu egin behar dira:

  • 1. Barruko pentsioa edo pentsio nazionala kalkulatzea, Espainiako legedia aplikatuta eta Espainian egiaztatutako aldiak soilik onartuta.
  • 2. Prorrata temporis pentsioa kalkulatzea, aurreko zenbakian adierazitakoaren arabera.

Eragiketa horiek eginda, bata eta bestea alderatzen dira, eta interesdunari kopuru handienekoa eskaintzen zaio, barruko pentsioa izan zein hainbanaketa pentsioa izan. Bata zein bestea jasotzea eta gainontzeko Estatuak osatzen dituzten erakundeek adierazitako –edo adieraziko dituzten  pentsioak jasotzea bateragarria da.