Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Alarguntza-pentsioa

Onuradunak

A) ALARGUN-PENTSIOA

1.1 Alargun-pentsioa jasotzeko eskubidea izango du(te) eskubide pasiboen kausatzailearen legezko ezkontide(a)(e)k, baldin eta berriz azken hori(ek) ezkondu ez bad(ir)a edo izatezko bikoterik ez badu(te).

Alarguntza-pentsiorako eskubidea izateko ez da beharrezkoa izango konpentsazio-pentsioaren hartzekodun izatea, onuradunak hurrengo kasu hauetako batean dagoela egiaztatzen duenean:

  • genero-indarkeriaren biktima izatea banaketa juridikoaren edo dibortzioaren unean, edo
  • pentsioaren sortzailearen heriotza-datan 50 urtetik gora izatea edo ezkontzan umeak batera izatea, baldintza hauek betetzen diren kasuan:
    • Dibortzioa edo banaketa juridikoa 2008ko urtarrilaren 1aren aurretik gertatzea.
    • Dibortzio- edo banaketa-daten eta alarguntza-pentsioaren sortzailearen heriotza-dataren artean hamar urte baino gutxiago pasatu izana.
    • Ezkontza-loturak gutxienez hamar urtez iraun izana.

1.2 Alargun-pentsioa jasotzeko eskubidea izango du kausatzailearen heriotzaren unean izatezko bikote denak, baldin eta baldintza hauek betetzen baditu

- Sortzaileak eta onuradunak:

  • Ezkontideen arteko antzeko afektibotasun-erlazio bat izatea,
  • Beste pertsona batekin ezkontza-loturarik ez izatea eta haien artean ezkontzeko ezintasunik ez izatea.
  • Egiaztatzea, dagokion errolda-agiriaren bidez, elkarbizitza egonkor, ageri eta jarraitu bat sortzailearen heriotza aurreko bost urteetan gutxienez.
  • Izatezko bikote izatearen egoera publikoki legeztatzen duen agiri bat izatea, hala nola:
    • Bizi diren autonomia-erkidegoko edo udaleko berariazko erroldaren bateko inskripzio-ziurtagiria,
    • edo bikote horren osaketa jasotzen duen dokumentu publiko bat.

Bi kasuetan, legeztatzea heriotza-data baino bi urte lehenago eginda izan beharko da gutxienez.         

Salbuespen gisa, alarguntza-pentsioa jasotzeko eskubidea aitortzeko, izatezko bikoteko kideetako bat 2022ko abenduaren 31 baino lehen zendu bada, inguruabar hauek gertatu behar dira:

a) Kausatzailea zentzean, alarguntza-pentsioa jasotzeko eskubidea kausatu ezin izatea.

b) Kausatzailea zentzean, onuradunak egiaztatu ahal izatea izatezko bikotea osatzen zutela, legez ezarritako baldintzetan (Estatuko Klase Pasiboen Legearen Testu Bategineko 38. artikuluko 4. atala).

c) Onuradunak Gizarte Segurantzaren pentsio kontributiboa jasotzeko eskubidea aitortuta ez edukitzea.

d) Pentsioa lortzeko, salbuespena indarrean jartzen denetik (2023ko urtarrilaren 1a) hurrengo hamabi hilabeteetan aurkeztu beharko da eskaera.

Aitortutako pentsioak eskaera egin ondorengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak, baldin eta lehen deskribatutako baldintza guztiak betetzen badira.

B) DENBORALDI BATERAKO ALARGUNTZA-PRESTAZIORAKO ESKUBIDEA DUTE

Denboraldi baterako alarguntza-prestazio bat emango zaie, bi urtez, alarguntza-pentsioaren zenbateko berekoa, sortzailea ezkontza-loturaren ondorengoa ez den gaixotasun arrunt bategatik hil eta alarguntza-pentsioa jasotzeko beharrezkoa den urte beteko ezkontza-epe minimoa egiaztatu ezin dutenentzat. Kasu hauetan ez ezik:

  • elkarrekin seme-alabak izan dituzte edo
  • bi urteko bizikidetza-aldia egiaztatzea, izatezko bikote gisa egiaztatutakoa barne.

Aldi baterako konpentsazio-pentsio bat ezarri bada, iraungi egingo da aldi baterako alargun-prestazioa, aldi baterako konpentsazio-pentsioa egin zen egunean bertan.

Pentsio-eskubidearen bukaera

Alarguntza-pentsiorako eskubidea iraungi egingo da onuraduna ezkontzean, edo izatezko bikote bat osatzen duenean.

Hala ere, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera ezkondu direnek alarguntza-pentsioa jasotzen jarrai dezakete, hemen aipatutako baldintza hauek guztiak betetzen badira:

  • Pentsioaren titularra 61 urte baino zaharragoa izatea edo, gazteagoa denean, edozein lanbide edo ofiziotarako ezgaitzen duen ezintasun iraunkor bat aitortua izatea.
  • Alarguntza-pentsioa izatea pentsiodunaren diru-iturri nagusia (gutxienez haren diru-sarrera guztien % 75)
  • Urte osoko kontuak egitean, ezkontza berriaren sarrerek guztira ez gainditzea une horretan indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza.

Dena den, edozein motako dolozko giza hilketa delitu bat egitearren edo lesio-delitu bat egitearren epai irmoz kondenatutakoek galdu egingo dute alarguntza-pentsioa jasotzeko onuradun izateko eskubidea, delitu horien biktima pentsioaren sortzailea denean, haien arteko adiskidetzea eman den kasuetan salbu.

Pentsioaren kalkulua

Oinarri arautzailearen 100eko 50ekoa izango da alargun-pentsioa, edo 100eko 25ekoa eskubideen kausatzailea zerbitzuan zela edo horren ondorioz ezgaitutzat jo ondoren hil bazen eta dagokion ez-ohiko pentsioa ezarri bazitzaion.

Hala ere, ehunekoa 100eko 58koa edo 100eko 29koa izango da onuradunak, aldi berean eta denbora guztian, baldintza hauek betetzen baditu:

  1. 65 urte edo gehiago izan.
  2. Espainiako edo atzerriko beste pentsio publiko bat jasotzeko eskubiderik ez izan. Aipatutako gehikuntza bateragarria izango da horren zenbatekoa gainditzen ez duten pentsio publikoekin, espainiarrak nahiz atzerrikoak izan. Kasu horietan, alarguntza-pentsioaren gehikuntza horren zenbatekoaren eta onuradunak jasotzen duen pentsioaren arteko aldeagatik bakarrik ordainduko da.
  3. Besteren konturako lanaren edo norbere konturako lanaren truke diru-sarrerarik ez jasotzea.
  4. Kapitalaren edo jarduera ekonomikoen etekinik, edo ondare-irabazirik ez jasotzea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan errenta horietarako ezarritako kontzeptuarekin bat, baldin eta, urteko zenbaketan, dagokion Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezarritako diru-sarreren muga gainditzen badute gutxieneko alarguntza-pentsioaren onuradun izateko.

Dibortzio baten ondorioz, pentsioa jasotzeko onuradun bat baino gehiago dagoenean, pentsio hori onuradun bakoitzari aitortuko zaio sortzailearekin bizi izandako denboraldiaren zenbateko proportzionalaren arabera, eta gutxienez % 40 bermatuko zaio sortzailearen ezkontideari edo izatezko bikoteari

Ezkontza-baliogabetasunaren kasuan, pentsioa jasotzeko eskubidea sortzailearekin bizi izandako denborarekiko proportzioan aitortuko da, pentsioa jasotzeko beste onuradunik egon edo ez egon eta bizirik dirauen ezkontide edo izatezko bikoteak jaso beharreko % 40ko bermeari kalte egin gabe.

Bestalde, alarguntza-pentsioa 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera jasotzen hasi diren judizialki dibortziatutako edo banatutako pertsonek jasotako pentsioaren

  • edo dagokien denboraldi baterako prestazioaren
  • zenbatekoa txikiagotuta ikusiko dute pentsio hori konpentsazio-pentsioa baino handiagoa bada, azken horren baliora iritsi arte. Pentsioa ez da murriztuko onuraduna genero-indarkeriaren biktima egiaztatua izan bada banaketa judizial edo dibortzioaren garaian.

Amatasun osagarria 2016ko urtarrilaren 1etik 2021eko otsailaren 3ra arte sortu diren alarguntza-pentsioetarako

Seme-alaba naturalak izan edo haurrak adoptatu dituzten emakumeei pentsioaren osagarria aitortuko zaie. Hura kalkulatzeko, pentsioa eragin duen gertakariaren aurretik jaiotako edo adoptatutako seme-alaba kopuruaren araberako portzentajea aplikatuko zaio aitortu beharreko pentsioari, eskala honen arabera
  • Bi seme-alaba izanez gero: % 5.
  • Hiru seme-alaba izanez gero: % 10.
  • Lau seme-alaba edo gehiago izanez gero: % 15.
Gainera:
  1. Aitortu beharreko pentsioaren zenbatekoa gehienezko pentsioaren berdina edo hura baino handiagoa bada, osagarriaren % 50 baino ez du ordainduko, ezta tartean pentsio publikoak badaude ere.

  2. Aitortu beharreko pentsioa ez bada iristen gutxieneko pentsioaren zenbatekora, eta interesdunak eskatzen eta betetzen baditu gutxieneko osagarria jasotzeko baldintzak, amatasuneko osagarria gehituko da.

  3. Alarguntza-pentsio publikoa eta erretiro- edo erretreta-pentsioa aldi berean gertatzen badira, berdin da zein erregimenaren esparruan ematen den, erretiro- edo erretreta-pentsioari dagokion amatasun-osagarria ordainduko da.

Genero-arrakala murrizteko osagarria

Genero-arrakala murrizteko osagarria bakarrik 2021eko otsailaren 4tik aurrera sortzen diren pentsioetan aitortuko da.

Seme-alaba bat edo bat baino gehiago izan eta Klase Pasiboen Erregimeneko alarguntza-pentsioa jasotzen duten emakumeek seme-alaba bakoitzeko osagarria jasotzeko eskubidea izango dute.

Gizonek beste guraso batekin izan duten seme-alabengatik osagarria aitortzeko eskubidea izateko, beste gurasoaren heriotzaren ondoriozko alarguntza-pentsioa jaso beharko dute, betiere seme-alabaren bat zurztasun-pentsioa jasotzeko eskubidea badauka.

Osagarriaren zenbatekoa, 2021. urterako, 27 euro hilabetekoa izango da seme-alaba bakoitzeko. Jasotzeko zenbatekoa halako lau izango da gehienez.

Horrez gain:

    • Osagarriaren zenbatekoa ez da kontuan hartuko pentsioen gehienezko muga jartzeko unean.
    • Osagarria hamalau ordainketetan ordainduko da, eskubidea zehazten duen dagokion pentsioarekin batera.
    • Seme-alaba bakoitzak osagarri ekonomiko bat aitortzeko eskubidea emango du..
    • Gizarte Segurantzaren erregimenetan aitor daitezkeen osagarriak ez dira elkarren artean bateragarriak izango; pentsiodunak alta aldi gehiago dituen erregimenaren esparruan ordainduko da, alegia.

Amatasun osagarriaren luzapen iragankorra Klase Pasiboen pentsioetan.

Amatasun osagarria jasotzen ari zirenek hori jasotzen jarraituko dute.

Amatasun osagarria ez da bateragarria izango pentsio publiko berriaren aitorpenaren ondorioz jaso daitekeen genero-arrakala murrizteko osagarriarekin; beraz, interesdunek bata edo bestea aukeratu beharko dute