Onuradunak
Kausatzailearen aita eta ama, betiere hura hiltzean ekonomikoki haren mendekoak baziren eta ez badago bizirik dirauen ezkontiderik, ezkontide ohirik, izatezko bikotekiderik edo pentsioa jasotzeko eskubidea duen hildakoaren seme-alabarik. Baldin eta kausatzailea hiltzen den unean haren ezkontiderik, ezkontide ohirik, izatezko bikotekiderik edo seme-alabarik badago pentsioa jasotzeko eskubidearekin, haren aitak eta amak pentsioa jasotzeko eskubidea izango dute, baldin eta ezkontidearen, ezkontide ohiaren edo izatezko bikotekidearen eta eskubidedun seme-alaben heriotzagatik edo lege-gaitasuna galtzeagatik pentsiorik gabe geratzen bada.
Mendekotasun ekonomikoaren baldintza betetzen delako presuntzioa sortzen da familia-unitateak urtean jasotzen dituen era guztietako errenta eta diru-sarreren batura indarreko lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza baino txikiagoa denean. Horrek 2013/01/01etik aurrera izango ditu ondorioak.
Guraso bakarreko familien kasuan, mendekotasun ekonomikoaren baldintza hori betetzen dela joko da aurreko lerrokadan adierazitako zenbatekoa indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa denean.
Pentsioaren kalkulua
Guraso bakoitzari oinarri arautzailearen 100eko 15 dagokio, edo 100eko 7,5 eskubideen baldin eta kausatzailea zerbitzu-egintzan edo zerbitzu-egintzaren ondorioz deuseztatu ondoren hiltzen bada, eta bere alde dagokion pentsio berezia seinalatu bada
Hildako funtzionarioaren gurasoetako batek ere ez du eskubiderik izango hiltzen den edo prestazioa jasotzeari utzi behar dion beste funtzionarioaren pentsioaren balioa berearen pentsioarena baino handiagoa izan dadin.