Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Terrorismo ekintzen ondoriozko pentsioak

  • Erretiro- edo erretreta-pentsioak (zerbitzurako ezintasun/gauzaez iraunkorragatik)
  • Familiakoen pentsioak: alargun, umezurtz eta gurasoen aldeko pentsioak

A) Erretiro- edo erretreta-pentsioak (zerbitzurako ezintasun/gauzaez iraunkorragatik)

Zenbatekoa: zerbitzu eraginkorra eteten duen unean funtzionarioak osatzen duen taldeari egokitutako sailkapen taldeari dagokion hartzeko erregulatzailearen % 200 izango da.

Eragin ekonomikoak: erretiroa hartutako dataren ondorengo hilabeteko lehen egunetik, dagoeneko erretiratutako langileak ez badira. Kasu horretan, kaltetuaren ezintasuna eragin zuen terrorismo ekintzaren dataren ondorengo hilabeteko lehen egunetik.

B) Familiakoen pentsioak: alargun, umezurtz eta gurasoen aldeko pentsioak

Erretiro- edo erretreta-pentsioak (zerbitzurako ezintasun/gauzaez iraunkorragatik) A) Erretiro- edo erretreta-pentsioak (zerbitzurako ezintasun/gauzaez iraunkorragatik) Egintza terroristen ondorioz hil egiten diren funtzionarioei edo erretiratutako edo erretreta hartutako langileei dagozkienak dira, baita egintza terroristen ondoriozko ohiz kanpoko pentsioa edo zerbitzurako ezintasun/gauzaez iraunkorraren ondoriozko erretiro- edo erretreta-pentsioa aitortu zaien langileei ere, berdin da heriotzaren arrazoia zein den.

Pentsio hauek jasotzeko baldintzak eta betebeharrak klase pasiboentzat ezarritako berak dira, salbuespen batekin: pentsioa jasotzeko eskubidea duten seme alabak 23 urtetik beherakoak izan behar dira, eta edozein motatako lana egiteko ezintasuna dutenak, adin hori bete aurretik, edo kausatzailea hil aurretik. 23 urtetik gorako umezurtzalan oro egiteko gai izango ez balitz 25 urte bete baino lehen, zurztasun-pentsioa modu iraunkorrean jasotzeko eskubidea izango du

Zenbatekoa: zerbitzu eraginkorra eteten duen unean funtzionarioak osatzen duen taldeari egokitutako sailkapen taldeari edo azpitaldeari dagokion oinarri arautzailearen % 200 izango da. Hainbat onuradun elkartzen direnean, pentsioa honako modu honetan banatuko da:

  • Ezkontidea, ezkontide ohia edo izatezko bikotekidea eta seme alabak baldin badira, pentsioaren erdia ezkontidearentzat, ezkontide ohiarentzat edo izatezko bikotekidearentzat izango da, eta beste erdia seme alabentzat, zati berdinetan.
  • Aita eta ama baldin badira, erdibana. Gurasoek pentsio eskubidea izateko, ezinbestekoa da ezkontide, ezkontide ohi edo izatezko bikotekiderik eta pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme alabarik ez izatea.
  • Jabekide batek pentsioa jasotzeko eskubidea galtzen duenean, bere zatia besteenari gehituko zaie.