Estatuko Klase Pasiboen Erregimeneko funtzionarioa bazara eta datorren urtean erretiratzeko asmoa badaukazu, Araan dagoen Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzaren Klase Pasiboen Unitateak etorkizunean jasoko duzun pentsioaren zenbatekoa ezagutzeko aukera ematen dizu.
Era presentzialean eskaintzen den zerbitzu hau erabili ahal izateko,
ezinbestekoa da honako
dokumentu hauek aurkeztea:
- NAN
- Zerbitzuen ziurtagiria, giza-baliabideen organoak igorritakoa
- Lan-bizitzaren txostena, Gizarte Segurantzan bestelako kotizazioak ziurtatu badira
Dokumentu horiek baldin badituzu, eskatu
aurretiko hitzordua:
- Horretarako, Araban dagoen Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzara jo behar duzu (Klase Pasiboen Unitatea): Olaguíbel kalea 7, 3. solairua - PK 01004 GASTEIZ
- Zentro horren
telefonora deituta: 945 121 856
- Posta elektroniko bat bidalita zure datu pertsonalak, harremanetarako telefonoa eta bizitokia adieraziz, honako helbide honetara:
Alava-ipj@igae.hacienda.gob.es
Aipatu dokumentazioa ez baduzu, hobe duzu horiek hitzordua eskatu baino lehen biltzea; bestela, ezingo dizute lagundu.