Herritarren karpetan Klase Pasiboei buruzko jakinarazpen bat (normalean ebazpen bat) duzula adierazten du abisu horrek.
Herritarren karpetaren bidez, erakunde publikoetan zabalik dauzkazun espedienteak Internet bidez ikus ditzakezu, eta zure datu pertsonalak esteka honetan kontsultatu:
https://sede.administracion.gob.es/carpeta
Herritarren karpetan sartu ezin bazara, Klase Pasiboen jakinarazpena etxera bidaliko dizugu egun batzuk geroago, posta ziurtatu bidez.
Honela ere ikus dezakezu jakinarazpena:
• Elektronikoki. NAN elektronikoa edo ziurtagiri elektronikoa gaituta badaukazu, Klase Pasiboen Egoitza Elektronikoaren esteka honetan, “Nire jakinarazpenak / Nire mezuak” atalean, aurretik esteka honetan prozedurara harpidetzen bazara:
https://clasespasivas.gob.es/sitios/sedeclasespasivas/es
Orriaren beheko aldean, “Laguntza teknikoa” izeneko botoi bat (esteka) aurkituko duzu; jakinarazpena ikusi ezin baduzu, sakatu botoia:
o Gorabehera ohikoenen zerrenda.
o Sistema elektronikoetan sartzeko gutxieneko baldintzak.
o Gorabeheren formulario pertsonalizatu bat; formulario horretan, adierazi labur-labur sartzeko arazoa, eta bidal ezazu posta elektronikoz, gorabehera konpontzen lagun diezazuten.
• Postaz. Abisua bidali eta egun batzuk geroago, bitarteko elektronikoak erabilita jakinarazpena ikusi ezin izan baduzu, posta ziurtatu biez jasoko duzu jakinarazpena, etxean.
• Aurrez aurre. Nahiago baduzu jakinarazpena gure bulegoetako batean jaso, HITZORDUA hartu beharko duzu Atariko “Zerbitzuak. Beste izapide batzuk” atalaren bidez. Bertan, libre dauden hitzorduetako eguna eta ordua aukeratu ahal izango dituzu egutegian.
Izapide hau ezinbestekoa da bulegoetan arreta jasotzeko. Atari honetako “Nor gara? Helbideak eta telefonoak” atalean ikus ditzakezu Klase Pasiboen gure bulegoak.
Klase Pasiboen Atariko esteka honetan, “Helbideak eta telefonoak” atalean, dauzkazu eskuragarri:
https://www.portalclasespasivas.gob.es/